Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioak ikastetxe guztiei ekintza didaktiko berria eskeintzen die "Gure historia: Burdina", LOGSE eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta.

 

Meatzal ondarearen identitatea ezagutaraztea dugu helburu. Honek bistan uzten du Bizkaiko industrian burdinaren ustiapenak izandako garrantzia eta ondorioak.

 

Ekintza didaktiko berri honek atal desberdinak ditu:

 

Material didaktikoa: laguntza materiala da, ikastetxean erabiltzekoa, museoan bisitaldia egin aurretik probetxuzkoagoa izan dadin. Irakasleari ezinbesteko euskarria eskeintzen dio, meatzaritza-jardunaren gizarte, kultur eta teknikaren alderdiak lantzeko.

 

Bisitaldi gidatua ikasleei hurrengo puntuak azalduz:

 

1. Siderurgia eta meatzaritza tradizionalak.

2. Industri hazkuntza.

3. Meatzaritza azpiegitura.

4. Meatzariak

5. Politika eta gizarte indar berriak.

6. Hiri berriak.

Proiekzioa 3D animazioan, bertan ikasleek gure herrialdean XIX. mende amaieran gizartean eta ekonomian eman ziren aldakuntzak ikusiko dituzte.

 

Erakustaldi

 

 

Eta azkenik ikasleek jasotako ezaguerak baloratzen dituen galdera jokua.

 

Erakustaldi

 

Ekintza hau azoroak 15 maiatzak 15 bitartean izango da, horretarako ikastetxeak bisitaldia aldez aurretik hartu beharko du eguna. Ekintzak bi orduko iraupena izango du.

 

Informazio gehiago lortzeko dei ezazue 94.636.36.82 telefono zenbakira.