EUSKAL HERRIKO MEATZARITZAREN MUSEOA

Euskeraz Castellano English

Meatzaritzaren Paisaiak Museoaren Edukiak Bizkaiko Meatzaldea Bizkaiko Meatzaritzaren Ondarea Museoari Lagundu Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkartea Non gaude? Lotura Interesgarriak Berriak

Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez. Gallartako herrian (Dolores Ibarruri "Pasionaria"-ren jaioterria) kokatuta dago, Bizkaiko Enkarterrian, aire zabaleko burdin-ustiapen handiaren ondoan. Leku horretan Euskal Herri osoko altuera gutxieneko puntua aurkitzen da (aire zabalean), itsas mailaren azpitik 20 metrora.

Meatzaritzaren Museoaren beste helburuetako bat meatzaritzaren industria-ondarearen babesa da. Meatze-iharduerak ondare aberatsa utzi du Bizkaian, Meatzalde osoan zehar banaturiko industria-hondarretan. Museoan hauen karakteristikak eta kokapena jakin ditzakegu.

Balde-lerroen astoak, Gallarta

Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkartea, 1986. urtean sortua, irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta bolondresek osatzen dute. Erakunde honen ardura izan da Bizkaiko garai bateko meategietako materiala eta dokumentazioa biltzea, baita instituzioak museoaren beharraz kontzientziatzea ere...

Harremanetarako informazioa

Elkartearen kideekin harremanetan jartzeko edo webgune honetako informazioa zabaltzeko, baliabide hauetakoren bat erabili:

  Irekitze Ordutegia
        - Astelehenetan 9etatik 14etara.
        - Asteartetan, Asteazkenak, ostegunak, ostiralak, 9etatik 14etara eta 16etatik 19etara ( 20etara udan).

- Larunbatak eta jai egunetan 11etatik 14etara eta 16etatik 19etara ( 20etara udan).

        - Igandetan, 11etatik 14:30etara

Sarrera

- Normala: 2.50 €

- Taldeak (12 pertsona gutxienez eta gida barik): 2.00 €

- Erretirodunak: 1.50 €

- Umeak 8 urtetik gora: 1.50 €

- Umeak 8 urtetik behera: DOHAINIK

- Bazkideak: DOHAINIK

- Bazkideen Lagunkideak: 1.50 €

- Bisita Gidatua (taldeak, 12 pertsona gutxienez): 3 €. Asteburu eta jaiegunetan bisita gidatuen aurrehartzeak aste bat lehenago egin behar dira.

- Bisita Gidatua (norbanakoak): 3 €. Asteburu guztietan (aldez aurreko aurrehartzea). Iraupena: 1 h.; Larunbatak: Erdaraz 11:30-etan eta 17:30-etan eta euskeraz 12:30-etan eta 16:30-etan; Igandeak: Euskeraz 11:30-etan eta erdaraz 12:30-etan.

- Bizikletaz: DOHAINIK

Telefonoa

        94-6363682

Fax

        94-6360581

Helbide postala

Bē Campodiego, Abanto Zierbenako hiltegi zaharra (meatzaren ondoan)

48500, Gallarta (Bizkaia)

Helbide elektronikoa

 

Informazio orokorra: informacion@museominero.net

Webgunearen administratzailea: jmp@museominero.net