Meatzaritzaren Paisaiak

Euskeraz Castellano English

Meatzaritzaren Paisaiak
Museoaren Edukiak
Bizkaiko Meatzaldea
Bizkaiko Meatzaritzaren Ondarea
Museoari Lagundu
Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkartea
Non gaude?
AktibitateaK
Lotura Interesgarriak
Berriak

 

Sarrera / Portada / Cover / Portada

Bizkaiko Meatzaldean, penintsularen beste meatze-arro batzuetan bezala, meatze-ustiapenen osatze prozesu naturala gertatzen ari da, gure kasuan klimatologia egoki batek eta burdin-mineralaren kaltegarritasun ezak lagunduta. Landaretza antzinako erauzketa fronteetan ezartzen ari da, eta horrela nahaste eder eta orekatu bat eragiten du, alde batetik erauzketak agerian utzitako harri-euskarriaren eta bestetik harri horretan bertan sustraitutako zuhaitzen artean.

"Elvira" izeneko Meatza

Urak azkar bete ditu ustiapen hauek, beren hondo iragazgaitzak direla eta, eta horrela hainbat laku eta urmael sortu dira, hedadura eta sakonera desberdinetakoak. Laku hauen artean, beren hedaduragatik, Zugaztietaren ingurukoak nabarmentzen dira bereziki, Sopuerta, Galdames eta Abanto-Zierbena udalerrietan kokatutako beste batzuekin batera. Burdinaren ustiapenaren ondorioz mendeetan zehar sortu diren paisaia hauek Euskal Herriko "Las Médulas" deituak izan dira batzuetan, eta Euskal Herriko paisaiako elementu paregabeak dira. Guztiz beharrezkotzat jotzen dugu paisaia hauen babes legala, beren hondatze eta galera eragozteko.

Meatzal padura