Museoaren Edukiak

Euskeraz Castellano English

Meatzaritzaren Paisaiak
Museoaren Edukiak
Bizkaiko Meatzaldea
Bizkaiko Meatzaritzaren Ondarea
Museoari Lagundu
Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkartea
Non gaude?
AktibitateaK
Lotura Interesgarriak
Berriak

 

Sarrera / Portada / Cover / Portada

Aritzaz egindeko orga

Martxan diharduen 25 urteetan, Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkarteak hainbat pieza, tresna, makineria eta dokumentazio bildu ditu, garai bateko burdin-ustiapenetatik hartuta, gaur egun museoan ikus daitezkeenak. Material hauen artean, mineralaren garraiorako bagoien eta bagoneten bilduma nabarmentzen da, Euskal Herriko zabalena.

Azpimarratzekoa da baita ere Bizkaiko meatzaritzan historikoki erabilitako makineriaren eraberritzea, hala nola, balde-lerroen astoak edo mineralaren garbiketarako tromelak. Neurri txikiagoko piezen artean, eguneroko erabilerako elementu batzuk aipatu ahal ditugu: lanparak, txokloak (oinetako tipikoak), teodolitoak, laztabinak, zulatzeko koilaratxoak, bagoiak kontatzeko abakoak, maskarak, etab. Kasu askotan, pieza hauek Bizkaiko meatzaritzaren urrezko garaitik (XIX. mendearen bukaera eta XX.aren hasiera) gordetzen diren bakarrak dira.

Era berean, aipatzekoa da meategietako pinturen bilduma. Artelan hauetan, artista ezagun batzuek meategiak beren ikuspegitik irudikatu dituzte. 

Materialaren erakusketa