Inaugurazio ekitaldira, Museoaren Elkartearen ordezkari batzuekin batera,
etorri ziren herriko alkatea, Juanjo Mezkorta, Bizkaiko Diputatu Nagusia, Josu
Bergara, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Miren Azkarate, Bizkaiko Foru
Aldundiko Kultura diputatua, eta UPV/EHUko Errektorea, Manuel Montero,
Meatzaldeko beste alkate batzuez gain. Komunikabide askok eman zuten ekitaldi
honen berri.
Ekitaldiaren ondoren, "Meatzaritza Euskal Herrian: Ondare Industrial
eta Kulturala" izeneko erakusketa ibiltaria inauguratu zen, instalazio
hauetan apirilaren 8ra arte bisitatu ahal izango dena. Erakusketa honetan
meatzaritzaren ondare kulturalaren garrantzia azaltzen da, Museoaren Elkarteak
bildutako elementu batzuk erakutsiz, meatzaritzaren historiari buruzko bideo
baten bitartez eta panel informatiboen bitartez. Hau museoak lortu duen
materialaren testigantza txiki bat baino ez da, eta Euskal Herriko beste leku
batzuetan ikusi ahal izango da udaberritik aurrera.
Museoaren behin-betiko inaugurazioa datorren udazkenean izango dela espero
da.