|

|
Meatzaritzaren
ondarea Trapagarango
udalerrian |

|
|

|

|
|
Trapagarango
udalerrian herri meatzarien altxorra dago, Zugaztieta. Penintsula osotik
etortzen ziren meatzariak ostatatzeko sortu zen 1877. urtean. Herria
sare moduan antolatuta dago, erdiko elizaren inguruan (La Magdalena,
1896) kale paraleloetan. Nabarmentzekoak dira egurrezko etxe batzuk eta
meatze-ospitalea, hau ere XIX. mendeko azken hamarkadakoa, laster
zaharberrituko dena. Herria inguratzen zuten antzinako meategietan oso
laku deigarriak ditugu gaur egun. Oso gertu Larreineta, Barrionuevo eta
Burtzako auzo meatzariak ditugu. Funikular batek, Euskal Herriko
gutxietako batek, Larreineta eta udalerriko hiriburua lotzen ditu.
Bestalde, Burtzakon oraindik ere ikus daitezke Orconera enpresaren
zalditegietan eraikitako etxebizitzak. |
|
|
|

|
 |
|
Meatzen
ihardueraren hondar protoindustrialen artean, Oiolako urtegitik gertu
aurkitzen diren mendiko haizeolak ditugu. Horietariko batzuk, ikerketa
arkeologikoen arabera, XI. eta XII. mendeen artekoak dira. Burdinola
hidraulikoak ibaiertzetan ezarri ziren arte, haizeola hauek erabiltzen
ziren burdin-minerala metal bihurtzeko. |
Kultur eta turismo
informaziogunea:
 | Kultur
Saila:
Lauaxeta Emparantza, 1 (Udaletxea). Telefonoa:
944920411 |
Web orrialdeak: |

|
|